azken hausnarketa

Posted in KLASEKO LANAK on Urtarrila 7, 2010 by xubii
TEKNOLOGIA BERRIEN HAUSNARKETA

 

Hurrengo lerro hauetan hausnarketa txiki bat egingo dugu teknologia berrien inguruan.
Hasieran teknologi berrien inguruan genuen kontzeptua oso urria zen, ez genuen batere garbi zer ziren teknologia berriak. Hasierako kontzeptuak ematen hasi ginenean; webquestak, blogak, cmap tools-a… galdu egiten ginen. Zer da webquest bat? Eta blog bat?… guretzat mundu berri bat zen. Hala ere, gu prest geunden edozer gauza ikasteko. Horrela esan dezakegu gauza asko ikasi ditugula.
Badakigu zer den bloga, nola erabiltzen den, bere ezaugarri desberdinak zeintzuk diren, webquestak egiten ikasi dugu, zertan datzan, erabilgarritasuna… hala ere oso denbora gutxi izan dugu gauza bakoitza ongi kudeatu eta ikasi ahal izateko. Webquestak oso interesgarriak iruditzen zaizkigu etorkizunari begira. Ikasleek modu dinamiko batean gai baten inguruan asko ikasi dezakete eta horrela, leku askotako informazioa jaso (ikus gure webquesta). Cmap tools-aren inguruan esan dezakegu baliagarria izan zaigula hori ikustea. Beste ikasgai batzuetan ere erabili behar izan dugu eta mapa kontzeptualak askoz ere azkarrago egin daitezkeela konprobatu dugu. Hemendik aurrera teknologia berriak beharrezkoak direla uste dugu. Orain, bosgarren mailako ikasleek ordenagailu bana daukate beraien lanak aurrera eramateko. Hala ere, arazo bat ikusten da alor horretan, hau da, irakasleek ez dute aski jakintzarik teknologia berrien inguruan. Horregatik, ikasgai honen zergatia ulertzen dugu. Etorkizuneko irakasleok teknologia berrien inguruan ikasi beharra daukagu.
Hasieran, bloga egiten hasi ginenean, lehen aipatu bezala, galduta sentitu ginen; nola igotzen dira gauzak? Zer igo behar da? Noizko? Nola sartzen da blog-era? Zein da nire pasahitza? … inporta zitzaigun gauza bakarra bisita kopurua zen (irakasleak balorazioa horrela egin behar zuela esan baitzigun). Baina hortik gauza asko atera ditugu. Batean sartu, bestetik atera ,gauza asko aztertu ditugu: blog eredu desberdinak, ezaugarri diferenteak, argazki eta bideo interesgarriak… eta horrelaxe gauza desberdinak ikasi ditugu etorkizunerako baliagarriak egingo zaizkigunak.
Klaseak oso dinamikoak ziren. Hala ere, motzak iruditu zaizkigu. Gauzak egiten hasi orduko denbora pasatzen zen. Guretzako denbora falta izan da arazorik handiena, bestalde, ongi eta gustura egon gara. Klase giroa oso ona izan da eta horrek gehiago ikastea bultzatu gaitu.
Teknologia berrien laguntzaz ikasleek modu ludiko batean landu ditzakete alor asko eta asko. Horretarako lehen esan bezala beharrezkoa dugu etorkizuneko irakasleok teknologia berriak ikastea eta erabiltzen jakitea.

beste bideo ikusgarri bat.

Posted in surf on Abendua 10, 2009 by xubii

Olatu honenekin eginiko bideoa

the wedge bodyboard

Posted in surf on Abendua 10, 2009 by xubii

Hona hemen professional ero hauen bideo ikusgarria munduko orillera haundienean.

FREESTYLE

Posted in NEGUKO KIROLAK on Abendua 9, 2009 by xubii

Hona hemen beste bideo ikusgarri bat.

oi arrautzak

Posted in NEGUKO KIROLAK on Abendua 9, 2009 by xubii

Ikusi ezazue jeitsiera ikusgarri hau.

webquest

Posted in KLASEKO LANAK on Abendua 9, 2009 by xubii

Egin hemen klik taldean eginiko  uraren inguruko webquesta ikusteko.

mapa kontzeptuala

Posted in KLASEKO LANAK on Azaroa 11, 2009 by xubii

borja zubizarreta

jokaldi onenak

Posted in FUTBOLA on Urria 27, 2009 by xubii

hemen dituzue jokaldirik earrenak!!!

zidane

Posted in FUTBOLA on Urria 27, 2009 by xubii

galdetegia

Posted in KLASEKO LANAK on Urria 20, 2009 by xubii

Hona hemen nire galdetegia

Follow

Get every new post delivered to your Inbox.